• Alergologia - IMQ Amárica

Alergologia

IMQ Amárica Zentro Medikoko Alergia Unitateak gaixotasun alergikoen azterketan, diagnostikoan eta tratamenduan espezializatuta dago. Gaixotasun hauek kanpoko substantzien aurrean, hala nola polenaren, hauts-akaroen, elikagaien, botiken eta beste batzuen aurrean, sistema immunologikoak dituen erreakzioek eragin ditzakete. Alergologoak alergien kausak identifikatu eta sintomak kontrolatzeko tratamendu egokia emateko trebatutako espezialistak dira.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Gure alergologoek beharrezko prestakuntza eta esperientzia dute zure sintomak zerk eragiten dituen identifikatzeko. Diagnostiko pertsonalizatua egin ondoren, alergia kontrolatzeko eta zure bizi-kalitatea hobetzeko tratamendu-aukera onenak eskaintzen dizkizugu.

Alergia bat izan dezakezula susmatzen baduzu edo pairatzen duzula badakizu, IMQ Amárica zentroan laguntzeko gaude, zure zalantzak argitu eta prozesu osoan ondoan izatea xede, modu hurbil eta errazean.

Zerbitzu-zorroa

  • Arnas gaixotasunak:

    Errinitisa, errinokonjuntibitisa, asma bronkiala eta mekanismo immunologikoko beste patologia batzuk.
  • Larruazaleko gaixotasunak:

    Urtikaria, angioedema, angioedema hereditarioa, ukipen-dermatitisa eta dermatitis atopikoa.
  • Elikagaien alergiak

  • Alergia farmakologikoak

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Audicana Berasategui, Maite Zita eskatu

Informazio gehiago nahi duzu?

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Kontaktatu orain