Espezialitateak eta talde-medikoa
Gure espezialistek pozik erantzungo dizute zure zalantzei eta zure kasu klinikoari egokitutako tratamenduak emango dizkizute.
Alergologia
IMQ Amáricaeko Mediku Zentroko Alergologia Unitatea arduratzen da gaixotasun alergikoak aztertzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz. Gaixotasun hauek sistema immunologikoak kanpoko substantzien erreakzioek eragin ditzakete, hala nola polena, akaroak, elikagaiak, botikak, besteak beste. Alergologoak alergien kausak identifikatzeko eta sintomak kontrolatzeko tratamendu egokia emateko trebatutako espezialistak dira.
Analisi klinikoak
IMQ Amárican, analisi klinikoetan espezializatuta gaude. Ezagutu gure zerbitzu guztiak eta eskatu informazio gehiago.
Aurpegi-masaileko kirurgia
IMQ Amárica Vitoria-Gazteiz-eko Maxilofazialeko Kirurgia: ahoko, aurpegiko eta masailezurretako patologien diagnostiko eta tratamendu espezializatua, arreta integrala eta teknologia aurreratua erabiliz.
Dermatologia
IMQ Amárican zure beharretara egokitzen den dermatologia-eremu esklusibo bat dugu. Ezagutu gure zerbitzu guztiak eta eskatu informazio gehiago.
Digestio aparatua
IMQ Amárica Zentro Medikoko Digestio-Aparatuko Espezialitatearen Unitate Asistentzialak digestio-aparatuko organoetako gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea du xede. Hauek dira digestio-aparatuko organoak: hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia edo kolona, uzki-ondestea, gibela, pankrea eta behazun-maskuria.
Endokrinologia
IMQ Amárican Endokrinologiaren helburua da sistema endokrinoan, metabolikoan edo nutrizionalean eragina duten gaixotasunak aztertzea, diagnostikatzea eta tratatzea.
Erizaintza
IMQ Amárica Zentro Medikoko Erizaintzako Unitate Asistentzialaren helburua da gaixoak eta zaurituak zaindu eta artatzea, eta asistentzia sanitarioko eta klinikoko, osasuna sustatzeko eta gaixotasunak prebenitzeko beste zeregin batzuk egitea ere. Izan ere, hauek dira Unitate horretako zeregin nagusiak: ingurune segurua babestu eta sustatzea; osasun-gaien politikan, pazienteen kudeaketan eta osasun-sistemetan parte hartzea, eta ikerketa eta prestakuntza sustatzea ere.
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
IMQ Amárica Zentro Medikoko Errehabilitazioa eta Fisioterapia Unitate Asistentziala esperientzia profesional ugariko mediku errehabilitatzaile eta fisioterapeuta talde batek osatzen du. Pazienteak gaixotasun edo traumatismo baten ondorioz galdu duen funtzio edo jarduera bat berreskuratzea du helburu Unitateak.
Ginekologia eta obstetrizia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Ginekologia eta Obstetrizia Unitate Asistentzialaren helburua da emakumeak bizitzan zehar dituen osasun integraleko beharrak artatzea.
Irudi bidezko diagnostikoa
IMQ Amárica zentroan puntako teknologia eta esperientzia medikoa eta profesionala uztartzen ditugu. Hainbat teknika erabiltzen ditugu giza gorputzaren barruko irudiak lortzeko; hartara, osasun-profesionalei aukera ematen diegu organoak, ehunak eta egiturak behatzeko, gaixotasunak detektatzeko, lesioak ebaluatzeko eta tratamenduak monitorizatzeko, esku-hartze inbaditzaileen beharrik gabe.
Kardiologia
IMQ Amárica zentro medikoko haurren kardiologia eta kardiologiako unitatea helduen eta haurren bihotzeko gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan espezializatuta dago.
Kirol Medikuntza Vitorian
IMQ-ko Kirol Medikuntzako Unitatean kirol-lesioak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko arreta espezializatua eskaintzen dizugu, teknologia aurreratuarekin eta zure osasuna eta errendimendu fisikoa zaintzen dituen mediku talde aditu batekin.
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatua
IMQ Amárica Zentro Medikoko Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko Kirurgiako Unitate Asistentzialaren helburua da ohikoak diren gaixotasunen, hala nola digestio-aparatuari (apendizeko gaitzak, besikulakoak, hiato-herniak, hesteetakoak, hemorroideak, obesitatearen kirurgia...), guruin-organo batzuei (tiroidea, paratiroidea, gurin suprarrenalak...) eta bularrei eta tegumentoei eragiten dieten gaixotasunen tratamendu kirurgikoaz arduratzea.
Medikuntza orokorra eta Etengabeko Arreta
IMQ Amárica Zentro Medikoko Medikuntza Orokorra eta Familia Medikuntza Unitatearen helburua da pertsonen eta familien osasuna guztiz zaintzea, eta, horretarako, arlo biologikoak eta klinikoak eta jokabide-arloak ditu.
Nefrologia
Nefrologia giltzurrunen anatomia eta funtzioak aztertzen dituen espezialitate medikoa da. Giltzurruneko gaixotasunen eta horien ondorioen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua ditu eremu.
Neumologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Neumologia Unitate Asistentzialaren helburua da arnas aparatuko gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzea, hala nola asma, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK), pneumopatia interstizialak, bronkiektasiak, loaren arnas nahasmenduak eta tabakismoa.
Neurofisiologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Neurofisiologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentralaren (garuna eta orno-muina) nahiz periferikoaren (gorputzaren gainerako atalen nerbioak eta zentzumen-organoak) azterketa funtzionala egitea, hainbat patologiaren (garuneko traumatismoak, bizkarrezur-muineko lesioak eta nerbio periferikoetako lesioak, hala nola harrapatzeagatiko sindromeak edo hausturak) diagnostiko zehatzaren, balorazio pronostikoaren eta bilakaeraren lagungarri izanik.
Neurologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Neurologia Unitate Asistentzialaren helburua da nerbio-sistema zentraleko (garuna eta orno-muina) periferikoko (nerbioak eta muskuluak) eta autonomoko (erraien edo funtzio automatikoen –esaterako, arnasketa– funtzionamendua erregulatzen duten nerbioen multzoa) gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea.
Nutrizioa
IMQ Amárica Medikuntza Zentroko Dietetika eta Nutrizioko Laguntza Unitatearen helburua osasuneko edo gaixotasuneko elikadura-ohiturak aztertzea da, lehenengo kasuan nutrizioaren fisiologiari buruzko ezagutzekin eta bigarren kasuan nahasmenduaren fisiopatologiari buruzkoarekin bat etorriz.
Otorrinolaringologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Otorrinolaringologia Unitate Asistentzialaren helburua da arreta integratua ematea, hain zuzen, belarrietakoko, sudurreko,ahoko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratuta. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, orekarako eta ahoskuntzako funtzioak, hots, mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiko eta lepoko eta horien organoetako patologiak ere tratatzen ditu.
Pediatria
IMQ Amárica Zentro Medikoko Pediatria Unitate Asistentzialaren helburua da osasun-asistentzia integrala eta kalitate handikoa ematea haur eta nerabeei, haurren garapen egokiaren jarraipenean eta hazkunde-etapetan sor daitezkeen alterazioen detekzioan oinarrituta. Pediatria-zerbitzu orokorra ematen du, beraz, goi-mailako prestakuntza duen giza talde baten eskutik, proba diagnostikoak eta beste espezialitate batzuetako medikuak berehala eskuratzeko aukerarekin, hori funtsezkoa baita gaixotasunak zuzen eta azkar diagnostikatzeko haurtzaroan eta nerabezaroan.
Podologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Podologia Unitate Asistentzialaren helburua da oinari eragiten dioten asalduak eta deformazioak aztertzea eta tratatzea.
Psikiatria
IMQ Amárica Mediku Zentroko Psikiatria Unitateak izaera organikoa eta ez-organikoa duten buruko gaixotasunak aztertu, diagnostikatu, tratatu eta prebenitzea du helburu, baita Zentroko beste Unitate batzuei laguntza ematea ere.
Psikologia
IMQ Amárica Mediku Zentroko Psikologia Unitateak izaera organikoa eta ez-organikoa duten buruko gaixotasunak aztertu, diagnostikatu, tratatu eta prebenitzea du helburu, baita Zentroko beste Unitate batzuei laguntza ematea ere.
Traumatologia Vitorian
IMQ Amárica Zentro Medikoko Traumatologiako Laguntza Unitatearen helburua da sortzetiko eta hartutako gaixotasunak, deformazioak eta lokomozio-aparatuko eta hari lotutako egituretako asaldura funtzional traumatiko eta ez-traumatikoak dituen pazientearen balorazio klinikoa, diagnostikoa, prebentzioa, bitarteko kirurgiko eta ez-kirurgikoen bidezko tratamendua eta errehabilitazioa.
Urologia
IMQ Amárica Zentro Medikoko Urologia Unitate Asistentzialaren helburua da bi sexuetako gernu-aparatuari, guruin suprarrenalei eta peritoneo-atzeari eragiten dieten gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea, baita gizonezkoaren ugaltze-aparatuko gaixotasunak ere.
Medikuntza orokorra eta Etengabeko Arreta
Jenny López Rendon
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatua
Luis Magrach Barcenilla
Medikuntza orokorra eta Etengabeko Arreta
Blanca Mayo Azcarraga
Medikuntza orokorra eta Etengabeko Arreta
Renny Nuñez Cayama
Medikuntza orokorra eta Etengabeko Arreta
Kristell Panta
Zure bilaketak ez dauka emaitzarik
