• Digestio Aparatua IMQ Amárica

Digestio-aparatua

IMQ Amárica Zentro Medikoko Digestio-Aparatuko Espezialitatearen Unitate Asistentzialak digestio-aparatuko organoetako gaixotasunak aztertu, diagnostikatu eta tratatzea du xede. Hauek dira digestio-aparatuko organoak: hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia edo kolona, uzki-ondestea, gibela, pankrea eta behazun-maskuria.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Digestio-aparatuko mediku espezialistak

Gaixotasun horien artean, nabarmen ugaritu dira hesteetako gaixotasun inflamatorioak, funtzionalak eta tumoralak. Izan ere, horregatik bultzatzen ari dira aurrerapen tekniko asko arlo horretan.

Unitate horretan, digestio-aparatuaren gaixotasunak aztertu eta diagnostikatzeaz gain, sintomarik gabeko paziente asko bertara etortzen dira gaixotasun gaiztorik ote duten jakiteko, hasierako faseetan diagnostikatzen badira, errazago sendatuko direlako, ebakuntza errazen bidez (esaterako, koloneko polipoak erauztea, koloneko minbizi bilaka ez dadin, edo Barrett-en hestegorria kontrolatzea, hestegorriko minbizia prebenitzeko).

 Unitate horren barruan Digestio Endoskopia Unitatea dago; horretan, sedazio bidezko gastroskopia, kolonoskopia eta errektoskopien bidez, gaixotasun asko diagnostikatzen dira, hala nola errefluxu gastroesofagikoa, Barrett-en hestegorria, ultzerak eta tumore gastroesofagikoak, eta koloneko hainbat gaixotasun, batez ere, koloneko minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta horren tratamendua. 

Zerbitzu-zorroa

  • Kontsulta

  • Endoskopiak:

    Gastroskopiak, kolonoskopiak eta errektoskopiak
  • Laborategiko testa:

    Helicobacter pylori bakterioa. Elikadura-intolerantziak. Hesteetako gaixotasun inflamatorioa
Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Martín Asenjo, Laura Zita eskatu
Navajas Laboa, María Zita eskatu
Zabaleta Altuna, Ander Zita eskatu

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Informazio gehiago nahi duzu?

Kontaktatu orain