• Kirol Medikuntza IMQ Amárica

Kirol Medikuntza

IMQ Amárica Zentroan kirol-medikuntzako aholkularitza espezializatua eskaintzen dizugu, kirola egiten duzunerako, prestakuntza fisiko egokia izan dezazun eta zure entrenamenduen plangintza egokia izan dadin. Halaber, orientabideak eskaintzen dizkizugu, hainbat arlotan, hala nola kirolerako nutrizioan eta psikologian. Kirolari amateurrei nahiz eliteko profesionalei ematen zaie zerbitzua. Kontsultan miaketa fisiko osoa egiteko eremua dugu, esfortzu-probak egiteko ekipamenduaz hornituta (ibiltzeko zintan eta zikloergometroan)

Kontaktatu orain

Centro médico privado IMQ

Etortzeko arrazoiak IMQ kirol medikuntzako unitatera

  • reconocimiento medico deportivo primer nivel Lehen mailako kirolerako osasun-azterketak Kirolerako osasun-azterketeten eskaintza zabala kirolari profesionalentzat nahiz amateurrentzat.
  • Tecnologia vanguardia Punta-puntako teknologia Hornikutza teknologikoki aurreratua.
  • valoracion especialista Kirol medikuntzako espezialistak Etor zaitez euskal kirol talde nagusiak artatzen dituen zentrora: Alavés eta Baskonia, besteak beste.

Zerbitzu-zorroa

  • Kirol-medikuntzako kontsulta

    Kirol lesioen diagnostikoa, balorazioa, tratamendua eta jarraipena, baita kirol egiteari lotutako beste kontu batzuena ere.


     

  • Jarraipeneko kirolerako osasun-azterketa

    Denboraldian zehar entrenamenduen bilakaera zein den egiaztatu nahi duten kirolarientzat, horrela, bihotz-maiztasunak doituko dituzte eta ahalik eta gehien optimizatuko dituzte eguneroko saioak eta lehiaketako errendimendua. 

  • Eliteko kirolerako osasun-azterketa

    Federazioren bateko kide izan edo ez, aldizka eta/edo intentsitatez entrenatzen diren kirolarientzat, lehiaketetan parte hartzen dutenentzat eta kirol-errendimendua hobetu, azido laktikoaren probaren bidez entrenamendu-eremuak eta -atalaseak ezagutu eta kirol-egoera fisiko orokorra ebaluatu nahi dutenentzat.

  • Lehiaketako kirolerako osasun-azterketa

    Denboraldi berean elite-ebaluazio bat egin ondoren, denboraldi osoan zehar entrenamenduaren bilakaera egiaztatu nahi duten kirolarientzat, bihotz-maiztasunak, watt-ak eta erritmoak doitzeko eta, horrela, eguneroko saioak eta lehiaketako errendimendua optimizatzeko.

Kontaktatu orain

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Barrio Martínez, Javier

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Informazio gehiago nahi duzu?

Kontaktatu orain