• Otorrinolaringologia - IMQ Amárica

Otorrinolaringologia

IMQ Amárica Zentro Medikoko Otorrinolaringologia Unitate Asistentzialaren helburua da arreta integratua ematea, hain zuzen, belarrietakoko, sudurreko,ahoko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratuta. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, orekarako eta ahoskuntzako funtzioak, hots, mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiko eta lepoko eta horien organoetako patologiak ere tratatzen ditu.

Hitzordua erreserbatu

Centro médico privado IMQ

Otorrinolaringologoak

Diagnostikorako eta kirurgiarako gure ekipamenduei esker, eta zentro medikoko gainerako zerbitzuekin lankidetzan aritu izanari esker, ahalik eta diagnostiko goiztiarrenak egiten ditugu, eta horrek, zauri txikiko tratamendu mediko edo kirurgikoak bilatzeko aukera ematen digu. Zerbitzu pertsonalizatua, azkarra, integrala eskaintzen dugu, pazientearentzat segurtasun guztiak dituena. Hori guztia, Donostiako erdialdean bertan; hortaz, pazienteek ez dute ospitaleetara joan-etorririk egin behar.

Zerbitzu-zorroa

  • Kontsultak helduentzat eta umeentzat

    - Akufenoak edo tinnitusa (modu jarraituan nahiz aldizka zarata-hotsak edo soinuak atzematea, horrelakorik sortuko duen inolako soinu-estimulurik egon gabe).
    - Hipoakusiak edo entzumen-galera.
    - Prozesu infekziosoak: otitisa, amigdalitisa, faringitisa.
    - Disfonia edo ahots-nahasmenduak.
    - Sudurreko eta arnasketako patologia.
    - Zurrungak eta apneak.
    - Bertigoak eta ezegonkortasuna. 

  • Jarduera kirurgikoa

    - Audiometria
    - Inpedantziometria
    - Nasofaringolaringofibroskopia
    - Proba vestibularrak
  • Klinikan egindako jarduera kirurgiko osoa

Hitzordua erreserbatu

Talde-medikoa

Espezialista Ordutegia Zita online
Pagalday Gaztañaga, Lide Zita eskatu
Rodríguez Vences, Ana Belén Zita eskatu

Pozik gaude zuri laguntzeaz

Informazio gehiago nahi duzu?

Kontaktatu orain